U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano

[26/05/2015] URNIETA KIROL ELKARTEKO ESKUBALOIKO NESKAK FEDERAZIOKO TXAPELKETAN TXAPELDUN

ESKUBALOIKO KADETE NESKAKFEDERAZIOKO TXAPELKETAN TALDEKO TXAPELDUN

 

UKE-ko kadete nesken taldea, Jose Manero eta Alex Rodriguesek entrenatutakoak, asteburu honetan Gipuzkoako federazioko 3. taldeko txapeldunak geratu ziren Eibarri 19-14 irabazi eta gero.

Berria irakurri

ZORIONAK!!!!

URNIETA KIROL ELKARTEKO ESKUBALOIKO NESKAK FEDERAZIOKO TXAPELKETAN TXAPELDUN - Compartir en Tuenti URNIETA KIROL ELKARTEKO ESKUBALOIKO NESKAK FEDERAZIOKO TXAPELKETAN TXAPELDUN - Compartir en Facebook URNIETA KIROL ELKARTEKO ESKUBALOIKO NESKAK FEDERAZIOKO TXAPELKETAN TXAPELDUN - Compartir en Tweeter

[08/04/2015]

DOLU EGUNA URNIETAKO KIROL ELKARTEAN

Gaur goizean guretzat ezusteko bezain tristea den berria izan dugu Urnietako Kirol Elkartean. Gure Elkartearen sortzaileetakoa eta gaur egun bertako zuzendaritzan diruzaina zen Josu Garmendia Arrieta hil da.

Urnietako Kirol Elkartea osatzen dugun guztiontzat honek suposatzen duen nahigabea, dolua eta gure laguntza osoa luzatu nahi diegu hitz hauen bitartez hemendik, Josuren familiarteko eta lagun guztiei.

GOIAN BEGO, JOSU.

 

 - Compartir en Tuenti  - Compartir en Facebook  - Compartir en Tweeter

[27/03/2015] UKEko ESKUBALOI SAILA PORTUGALERA

UKE-KO ESKUBALOI SEKZIOAK BERRIZ EZER PORTUGALEKO ANDEBOLMANIA TXAPELKETAN HARTUKO DU PARTE

 

Lehengo urtean eskubaloi internazionalean lehenengo parte hartzeak arrakasta izan zuenez, eskubaloi sekzioak berriz ere itzuliko da Aste Santuetan Portugalera, Andebolmanian parte hartzera. Txapelketa ADS taldeak antolatzen du San Joao Da Madeira herrikoak, Oportotik gertu eta 43 talde eta 1.300 jokalari inguru bilduko dira, Apirilak 1-tik 4-ra.

 

Urnietako espedizioak sei taldeekin jokatuko du, Infantilak, Kadeteak eta Jubenilak, bai neska eta mutiletan. Infantil mutilen kasuan Urnietako eta Uharteko( Nafarroa) jokalariekin osatuta egongo da, klub honekin gorritxoak ederki eramaten dira.

 

 

 

Lehengo urtean bezain ondo ateratzeko, Guraso talde bat ari da bidaia antolatzen azkeneko asteetan. Jokalari, entrenatzaile eta familiarren artean 150 pertsona joango dira bi autobus eta hainbat autoetan Portugalera, Oportotik gertu dagoen herrira, eskubaloiez gozatzera eta ikastera. Espedizioa hurrengo Asteartean 31 aterako da eta Igandea 5-ean itzuliko dira. Aurretik 4 eguneko lehiaketa edukiko dute Penintsulako taldeen aurka. Lehengo urtean gureak eman zuten inpresioa eta gero Portugaleko antolakuntzak gonbidapen berezia egin zien gorritxoei. Lehiaketaz gain, festa eta ikuskizunak egongo dira parte-hartzaile eta laguntzaileentzat.

 

Esperientzia paregabea eskubaloi sekziokoak gehiago lotzeko ahalbidetuko du eta Penintsula Iberiako beste taldeekin elkartzeko ere.

 

 

UKEko ESKUBALOI SAILA PORTUGALERA - Compartir en Tuenti UKEko ESKUBALOI SAILA PORTUGALERA - Compartir en Facebook UKEko ESKUBALOI SAILA PORTUGALERA - Compartir en Tweeter

[16/03/2015] BADATORRELA KORRIKA!!!!

Datorren larunbata, martxoak 21ean, Korrika Nazionala Urnietara iritsiko da. Goizeko 9:53ak aldera sartuko da herrian, eta bertan ibilbide zehatz bat egin ondoren, Urnieta utziko du Hernanialdera joateko.

Urnietako Kirol Elkarteak (UKEk) haurtengoan ere kilometro bat hartu du Korrika egitasmoa lagundu eta bultzatzeko, eta horretara dei egiten dizuegu hemendik.

Datorren Martxoak 21 larunbata, 10:13etan zehazki, Urnietako Muebles Gravi zelakoaren parean hartuko du Kirol Klubak lekukoa, klubak erositako kilometro hori Hernaniko errotondoraino lekukoa eskuan egin ahal izateko.

Klubeko bi kirolari izango dira, lekuko hau hartuko dutenak eta klubeko beste kirolari, partaide, lagun, familiarteko eta lagun guztiei dei egiten dizuegu bertaratu eta ibilbide honetan gure lagun izan zaitezten.

Animatu bada, eta bertan ikusiko gara, eta guztiok Urnietako Kirol Elkartetik EUSKAHALDUNdu eta euskararen alde egin dezagun!!!

BADATORRELA KORRIKA!!!! - Compartir en Tuenti BADATORRELA KORRIKA!!!! - Compartir en Facebook BADATORRELA KORRIKA!!!! - Compartir en Tweeter

[11/03/2015] Trinketeko txapela Urnietara

 

Imanol Odriozola  eta  Aitor Aldunberri oiartzungo Oiarpe 1en aurrean hasieratik izan ziren aurretik, 40-14ko markagailuaz bukatu ondoren, joan den denboraldian UKEko pilotariek lortutako tituloa etxeratu dute berriro.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen

Argazkian Imanol Odriozola, Aitor Aldunberri eta Iker Elgarresta

kadeteak beraien prestatzaile den Txemarekin

 

Trinketeko txapela Urnietara - Compartir en Tuenti Trinketeko txapela Urnietara - Compartir en Facebook Trinketeko txapela Urnietara - Compartir en Tweeter

[11/03/2015] Euskal Herriko erremontean txapeldun

Ibai Martiarena eta Ander Goikoetxea UKEko erremontista bikotea, joan den aste buruan, Euskal Herriko senior mailako erremonte txapelketako txapelarekin etxeratu ziren

Urnietar pilotariek 40-23ko markagailuaz lortu zuten Nafarren aurka jokatutako partiduan bere txapela.

Ibai eta Ander txapelarekin

Informazio gehiago topatuko duzu, hemen

Euskal Herriko erremontean txapeldun - Compartir en Tuenti Euskal Herriko erremontean txapeldun - Compartir en Facebook Euskal Herriko erremontean txapeldun - Compartir en Tweeter

[26/02/2015] ELIKADURA HITZALDI ARRAKASTATSUA

Atzokoan, UKE futbol sailak prestatu eta Hernaniko Orekan Dietetikako Iratxe Rodriguez Masa eta Maialen Estarloa Goyaren eskutik "Elikadura futbolari gazteengan"  izenburupean izan zen  hitzaldian jendetza bildu zen Lekaio Kultur etxean.

 

Bertara gerturatutako jokalari, teknikari eta gurasoek, futbolari gazteengan elikadurak duen garrantziaz jabetzeko eta hauei  familiaren eguneroko elikadurarekin uztartuaz eguneroko menuak osatzeko jarraibideak eman zitzaizkien.

Jarraian uzten dizuegu, bertan azalpenak emateko prestatu ziguten aurkezpen bideoa.

Zure nabigatzailean ondoren doakizun esteka sartu:

 https://www.facebook.com/video.php?v=1001913673171116&pnref=story

ELIKADURA HITZALDI ARRAKASTATSUA - Compartir en Tuenti ELIKADURA HITZALDI ARRAKASTATSUA - Compartir en Facebook ELIKADURA HITZALDI ARRAKASTATSUA - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 ... 14 | 15 | 16 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra