U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano

[21/01/2015] JUBENIL TALDEKO NESKAK BEREN TALDEKO LEHEN FASEKO GARAILE

JUBENIL TALDEKO NESKAK LEHEN FASEA

BEREN TALDEKO  LEHEN POSTUAN AMAITU DUTE

 

Joan den asteburuan, UKEko jubenil mailako neskek, lehen faseko azken partidua jokatu zuten Intxaurdi K.E.-ko nesken aurka

Neurketako garaipena lortu zuten 6-1 markagailuan zelarik, Agate Arregi (2), Alba (2), Irati Uranga eta Lorena Bustoren tantoekin.

ZORIONAK hemendik taldeari eta animo datorren txapeldunen faserako!!!

 

Argazkian, partida bukaeran, neskak pozik, beraien entrenatzaileekin.

JUBENIL TALDEKO NESKAK BEREN TALDEKO LEHEN FASEKO GARAILE - Compartir en Tuenti JUBENIL TALDEKO NESKAK BEREN TALDEKO LEHEN FASEKO GARAILE - Compartir en Facebook JUBENIL TALDEKO NESKAK BEREN TALDEKO LEHEN FASEKO GARAILE - Compartir en Tweeter

[08/01/2015] EGUBERRIETAKO LEHEN KANPUS ARRAKASTATSUA

UKEKO ESKUBALOIKO SEKZIOAK ANTOLATU ZUEN EGUBERRIETAKO LEHENENGO KAMPUSEAN PARTAIDETZA IZUGARRIA EGON ZEN
 
 
 
Gazteen artean eskubaloia sustatzeko asmoz, UKE-ko eskubaloi sekzioak eguberritako lehenengo kampusa antolatu zuen, Abenduko 22,23,26 eta 29 egunetan.
 
Kampusa, 2003 eta 2006-an jaiotako neska-mutilei zuzendua izan zen,alebinak zein benjaminak eta 56 umeek hartu zuten parte. Ume hauek Urnietarrak izan ziren eta eskubaloia ezagutu eta gozatu zuten UKE-ko entrenatzaile eta jokalarien eskuz, giro dibertigarri batean.
 
Kampuseko zuzendariak kontatzen digunez, Jose Manerok, lehenengo eguberrietako kampusak eduki duen arrakasta, non inskripzioak itxi zituzten ireki eta segituan kupo guztiak bete zirelako, hurrengo urtean errepikatzeko ideiarekin dagoela esan du. Neska-mutilek eskubaloieko oinarrizko kontzeptuak ikasi  dituzte modu dibertigarrian, jokuen eta ariketen bidez, interes asko jarri dute eta oso ondo portatu dira, esan du Manerok.
Gainera azkeneko egunean norgehiagoka batzuk jolastu zituzten eta ondoren hamaiketako on bat egin zuten agur esateko eta gainera kamiseta bat jaso zuten kampusekoa.
 
Eskubaloia Urnietan kirol bat erakartzen duena da eta osasun onekoa eta oraintxe bertan UKE-k 8 talde ditu kategoria ezberdinetan. Eskubaloiko sekziotik, kampusa bezelako jarduerekin, umeek eskubaloiaren ezagutza eta kirol honen baloreak ezagutzea nahi da.
EGUBERRIETAKO LEHEN KANPUS ARRAKASTATSUA - Compartir en Tuenti EGUBERRIETAKO LEHEN KANPUS ARRAKASTATSUA - Compartir en Facebook EGUBERRIETAKO LEHEN KANPUS ARRAKASTATSUA - Compartir en Tweeter

[26/12/2014] ESKUBALOIKO EGUBERRIETAKO TXAPELKETA

ESKUBALOIEZ OSATURIKO LARUNBATA URNIETAN VII EGUBERRIKO TXAPELKETAREKIN

 

 

Larunbat honetan Zazpigarren eguberritako txapelketa jolastuko da, UKE-ko eskubaloi sekzioak antolatua. Txapelketa kadete eta infantilek jolastuko dute, bi kategorietan neska eta mutilak jokatuko dute.

 

 

Norgehiagokak kiroldegian eta frontoian jokatuko dira goizeko 9.30-tatik arratsaldeko 20.30-tara eta bazkaria EGAPE ikastolan emango zaie jokalari bai entrenatzaileei.

 

Parte hartuko duten taldeak etxekoez aparte, hauek izango dira: Ordizia, Bera Bera, Hernani, Zarautz, Egia eta Saieko izango dira eta 200 ume baino gehiago edukiko ditugu egun polit batean.

 

Amaieran, 19.15-tatik aurrera kiroldegian, Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilak lagunarteko bat jokatuko du Nafarroako Uharte Eskubaloia taldearen aurka, non bigarren nazionalean jokatzen duen. Norgehiagoka honen atsedenaldian zesta baten zozketa egongo da.

 

ESKUBALOIKO EGUBERRIETAKO TXAPELKETA - Compartir en Tuenti ESKUBALOIKO EGUBERRIETAKO TXAPELKETA - Compartir en Facebook ESKUBALOIKO EGUBERRIETAKO TXAPELKETA - Compartir en Tweeter

[24/11/2014]

"Urnieta Kirol Elkarteko Regional Preferente mailako taldea eta Deustoko futbol taldeak Urnietako kiroldegian jokatutako partiduan, kiroldegiko goi aldean kokaturik dagoen aparkalekutik zenbait pertsonek eragindako gertakari tamalgarria zeharo gaitzesten duela adierazten du Urnieta Kirol Elkarteko Zuzendaritzak."

 - Compartir en Tuenti  - Compartir en Facebook  - Compartir en Tweeter

[08/11/2014] UKE kirol poltsa eta motxilak

UKEko kirol poltsa eta motxilak salgai

 

Dagoeneko gure web orrialdeko DENDA atalean salgai dituzue 15€-ren truke UKEko motxila eta kirol poltsak.

Animatu eta lor ezazu zurea!!!

 

Horretarako, sar zaitezke KONTAKTUA atalean eta guri bidali zure datuak eta mezua.

 

Ikusteko klik hemen

 

UKE kirol poltsa eta motxilak - Compartir en Tuenti UKE kirol poltsa eta motxilak - Compartir en Facebook UKE kirol poltsa eta motxilak - Compartir en Tweeter

[01/10/2014] ESKUBALOI SAILAREN AURKEZPEN EKITALDIA

UKE-KO ESKUBALOI TALDEEK AURKEZPENA DUTE

KIROLDEGIAN OSTIRALEAN

 

Herriko 8 eskubaloi taldeek eta Eskubaloi eskolako txikiek bere ikusleen aurrean aurkeztuko dira, Ostirala 3 19.00etatik aurrera herriko kiroldegian. Txapelketa ofiziala asteburu honetan hasiko da eta 140 jokalari inguru hainbat aste egon dira prestatzen txapelketa hau ondo hasteko.

 

Aurkezpen hau, aurresku baten bitartez hasiko da, ondoren jokalari eta entrenatzaile bakoitza banan-banan aurkezten joango dira eta talde bakoitzari argazki ofiziala aterako zaie.

 

Klubak eskertu nahi die babeslei emandako laguntzarengatik. Urte honetan ondorengo hauek izango dira: Guria Jatetxea, Balerdi Harategia, Itxaso Arraindegia, Quel Abogados, Larrialdiak Fundazioa, Kamox Precision Machining, Ñam Restaurantes eta Adarra Aroztegia.

 

Azkenik arratsaldea amaitzeko, aurkezpena hau bukatzeko norgehiagoka ofiziala egongo da 20.00etatik aurrera Ukeko senior neskek Bera Bera taldearen aurka, Euskadiko txapelketako lehenengo norgehiagoka izango delarik.

 

ESKUBALOI SAILAREN AURKEZPEN EKITALDIA - Compartir en Tuenti ESKUBALOI SAILAREN AURKEZPEN EKITALDIA - Compartir en Facebook ESKUBALOI SAILAREN AURKEZPEN EKITALDIA - Compartir en Tweeter

[06/09/2014] RICARD ETA BEGIRISTAIN MEMORIALA

 XIV RICARD Y VIII BEGIRISTAIN MEMORIALA

Datorren larunbata, irailak 13, urtero Urnieta Kirol Elkarteak prestatzen duen omenaldia ospatuko da Ricardo Fernandez eta Jose Manuel Begiristainen omenez udal kiroldegian.

RICARD ETA BEGIRISTAIN MEMORIALA - Compartir en Tuenti RICARD ETA BEGIRISTAIN MEMORIALA - Compartir en Facebook RICARD ETA BEGIRISTAIN MEMORIALA - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 ... 14 | 15 | 16 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra