MALEN MORANDEIRA ETA JOSEBA ERRAZKIN URNIETARRAK EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN
Urnietako eskubaloi sailak egiten duen lanaren fruitu berriak bildu dira aste honetan, bi jokalari urnietar Euskadiko selekzioan baitaude.
Joseba Errazkin kadetearentzat bigarren partaidetza den bitartean, infantil mailan parte hartu baitzuen, Malen Morandeira infantilarentzat lehenengo aldia da Euskadirekin. Biek gogor lan egiten dute Euskal Federazioak antolatutako teknifikazio lan saioetan eta azkenean 18 hautatuen artean egongo dira. Orain aukeraz gozatzea besterik ez zaie falta eta esperientzia biltzea maila horretan.
UKEko bi jokalariek Espainiako Txapelketarako prestakuntza torneo batean parte hartuko dute Cosladako herri madrildarrean abenduaren 6, 7 eta 8an. Torneoan bertan Madril eta Gaztela eta Leoneko selekzioen aurka jokatuko dute, 2016ko urtarrilean Almerian jokatuko den Espainiako Txapelketa prestatzeko asmoz. Hiru jardunaldi gogor izango dira partidak goiz eta arratsaldez jokatuz, baina gorritxoek dagoeneko erakutsi dute onenen artean egoteko gai direla eta ziur aukera aprobetxatuko dutela.
UKE bezalako klub txiki batentzako harro egoteko modukoa da bere bi jokalarik Euskadirekin lehiatzea eta, ondorioz, zorterik handiena opa die. Noski, beraien taldekideak distantziatik egongo dira beraiei animatzen.
Irailaren bukaera iristear, urtero moduan, Urnietan San Migel jaien barruan kontsejupeko pìlota txapelketa ospatu da. Bertan giro ederra izan dugu gure pilotari gazteenekin eta jarraian doaz txapelketako emaitzak.
Benjaminak
Unai Barberena 16- Joel Planas 4. Partidu oso berdindua, emaitzak aurkakorik badio ere. Txapelketako gaztetxo hauek gogor saiatu ziren, eta azkenik Unairen kolpea izan zen garaile.
Pasa berri den asteburuan, UKEko jubenil mutilen taldeak federazioko txapelketako kopako garaile izatea lortu du.
ZORIONAK MUTILAK!!!!
UKE eta batez ere UKEko pilota saila eta Julen Loitegi-Oier Gurutzealde bikotea, zorioneko. Joan den aste buruan Iruñean, Burlatako bikotea menpean hartu ondoren, Espainiako Trinketeko bikotekako finalean sartu bait dira.
ZORIONAK HEMENDIK, BIKOTEARI ETA UKEko PILOTA SAILA OSATZEN DUTEN GUZTIEI!!!
Julen Loitegi eta Oier Gurutzealde epaile eta aurkariekin.
|