U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano

[03/09/2014] UKE ESKUBALOIAK DENBORALDI BERRIARI HASIERA

2014/2015 DENBORALDIA

 

Dagoeneko denboraldi berriaren ateetan gaude.

 

Iadanik gure klubeko zenbait talde ari dira aurredenboraldirako lagunarteko partiduetan pentsatuz, gogor beraien entrenatzaileen ondoan asteroko lan saioak betetzen.

 

Honekin batera, urtero legez, sail ezberdinetako taldeen aurkezpenak, Memoriala, eta aurredenboraldiak dakartzan ekintza ezberdinetan murgiltzen gara.

 

Horrela bada,  gogorarazi nahi dizuegu ESKUBALOIA atalean, gaurkotasunetan aurkituko dituzuela, eskubaloi saileko denboraldi berrirako entrenamenduetarako asteroko egutegia.

 

Ongi etorri bada, 2014/2015 denboraldi berrira eta

 

GORA UKE!!!

UKE ESKUBALOIAK DENBORALDI BERRIARI HASIERA  - Compartir en Tuenti UKE ESKUBALOIAK DENBORALDI BERRIARI HASIERA  - Compartir en Facebook UKE ESKUBALOIAK DENBORALDI BERRIARI HASIERA  - Compartir en Tweeter

[01/09/2014] JULEN LOITEGI MUNDUKO PILOTA TXAPELKETARA

Julen Loitegi pilotari Urnietarra, egun batzuen buruan Mexikora abiatuko da, Espainiako Selekzioa ordezkatuz Munduko Pilota txapelketara.

 

Gehiago irakurri

 

JULEN LOITEGI MUNDUKO PILOTA TXAPELKETARA - Compartir en Tuenti JULEN LOITEGI MUNDUKO PILOTA TXAPELKETARA - Compartir en Facebook JULEN LOITEGI MUNDUKO PILOTA TXAPELKETARA - Compartir en Tweeter

[30/08/2014] DENBORALDI BERRI HASTEAR.....

2014/2015 DENBORALDIA

 

Dagoeneko denboraldi berriaren ateetan gaude.

 

Iadanik gure klubeko zenbait talde ari dira aurredenboraldirako lagunarteko partiduetan pentsatuz, gogor beraien entrenatzaileen ondoan asteroko lan saioak betetzen.

 

Honekin batera, urtero legez, sail ezberdinetako taldeen aurkezpenak, Memoriala, eta aurredenboraldiak dakartzan ekintza ezberdinetan murgiltzen gara.

 

Horrela bada,  gogorarazi nahi dizuegu FUTBOLA atalean, gaurkotasunetan aurkituko dituzuela, futbol saileko aurredenboraldiko partidu ezberdinen egutegia eta denboraldi berrirako entrenamenduetarako asteroko egutegia.

 

Ongi etorri bada, 2014/2015 denboraldi berrira eta

 

GORA UKE!!!

 

 

 

DENBORALDI BERRI HASTEAR..... - Compartir en Tuenti DENBORALDI BERRI HASTEAR..... - Compartir en Facebook DENBORALDI BERRI HASTEAR..... - Compartir en Tweeter

[23/04/2014] UKE ESKUBALOIA PORTUGALGO ANDEBOLMANIAN

UKE ESKUBALOI SAILAK PARTAIDETZA ARRAKASTATSUA IZAN DU ANDEBOLMANIA NAZIOARTEKO TXAPELKETAN

 

UKE eskubaloi sailaren lehenengo partaidetza Sao Joao da Madeirako (Portugal) Andebolmania nazioarteko txapelketa benetan arrakastatsua izan da eta aurreikuspenak betez, kirolari, entrenatzaile eta senideen artean 130 urnietar baino gehiago bertaratu ziren.

 

 

 

Urnietarrak 4 talderekin aurkeztu ziren kadete eta jubenil mailetan, bai neska zein mutiletan. Andebolmaniak Iberiar penintsula guztiko talde ezberdinetako 1.100 partaide bildu zituen. Talde guztien artean, UKE zen herri txikienetik zetorren taldea; hala ere, gure kirolariek buruz buru aritu ziren duintasun osoz beraien partida guztietan talde profesionalen harrobia osatzen duten talde espainiar zein portugaldarren aurka.

 

Eskakizun handiko lau egun izan dira, batzuetan bi partida jokatuz egun bakarrean, baina oso garrantzitsuak lehiaketa euskaldunetan lagungarria izango zaien esperientzia lortzeko.

 

Gainera, txapelketan zeharreko elkarbizitzako bost egunek eskubaloi saila are gehiago elkartu dute. Lau taldeen eta hauekin batera etorritakoen arteko giroa ezin hobea izan da. Aipatzekoa da antolakuntzak jarraitzaile urnietarrak zoriontzea zale alai, zaratatsu eta koloretsuena izateagatik. Hori dela eta, Andebolmaniaren hurrengo edizioan parte hartzeko gonbidapena jaso zuten UKEkoek.

 

Kirol arloari dagokionez, Iniciados taldeak osatzen zituzten infantil eta kadete, neska zein mutilek, eduki zuten eginkizun zailena, Portugaleko adin banaketa dela eta beraiek baino bi urte zaharragoak ziren jokalariak zituzten taldeen aurka jokatu izan behar zuten eta. Hala ere, borrokarako izaera eta Urnietako grina erakutsi zuten partida guztietan. Horren adierazgarri neskek Ciudad Imperial de Toledo talde indartsuaren aurka lortutako garaipena.

 

Jubenil neskek multzo zail batean lehiatu zuten. Bertan, geroago kategoriako txapelduna izango zen Portugaleko El Uno de Mayoren aurka jokatu zuten baina partidetako bat irabaztea lortu zuten, hain zuzen, Orenseko taldearen aurka.

 

Jubenil mutilek talde handi bat osatzen dutela erakutsi zuten berriro ere. Txapelketan taldeari asko eman zioten hiru kadeteekin parte hartu zuten.

 

Bi garaipen lortu zituzten, lehenengoa taktikoki zur eta lur utziz Asobal Ligako harrobietako bat, Balonmano Aragon, ikusle eta aurkariek goraipatutako 3:3 defentsa erabiliz.

 

Nahiz eta gainontzeko taldeek bezala, bertako taldeen gogortasuna eta epaile portugaldarren permitsibitatea jasan behar izan zuten baina eusten jakin eta txapelketako azken egunean bigarren garaipena eskuratu zuten. Honi esker, lau talde utzi zituzten beraien atzetik azken sailkapenean.

 

Espedizio urnietarrarekin batera bi epaile gipuzkoarrek bidaiatu zuten: Kevin de Castro urnietarra eta David Mateos andoaindarra. Txapelketako epaile hoberenak izendatu zituzten eta jubenil nesken finala arbitratu zuten, final guztien artean parekatuena.

 

Esperientzia bikaina izateak, primerako parte-hartze urnietarra eta bere jarrera ona zelai barru eta kanpoan ondorio nagusi bat ekarri zuen: txapelketako beste partaideen gonbidapena beraiek antolatzen dituzten nazioarteko txapelketa ezberdinetan parte hartzeko. Noski, eskubaloi sailak gonbidapen guzti hauek aztertuko ditu.

 

Andebolmania 2014 lehenengo nazioarteko partaidetza urnietarra izan den arren, ziur gaude horrelako gehiago egongo direla. Aupa UKE! oihua gure mugetatik kanpo entzungo da berriro ere.

 

Bestalde, eskubaloi sailetik eskerrak eman nahi zaizkie jokalari, entrenatzaile eta bidaiaren antolakuntzan lagundutako guraso-batzordeari beraien lanagatik, baita talde antolatzaileari, ADS San Joanense.

UKE ESKUBALOIA PORTUGALGO ANDEBOLMANIAN - Compartir en Tuenti UKE ESKUBALOIA PORTUGALGO ANDEBOLMANIAN - Compartir en Facebook UKE ESKUBALOIA PORTUGALGO ANDEBOLMANIAN - Compartir en Tweeter

[31/01/2014] GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETAKO HIRU TXAPELAK URNIETARA

Joan den aste buruan, ospatu eta gozatu genuen, Gipuzkoako eskuz banakako trinketeko txapelketako bi maila ezberdinetako txapelak herrira ekarri genituela. Bata Mikel Imazen eskutik jubenil mailakoa eta bestea Imanol Odriozolaren eskutik kadete mailan. Aste buru honetarako Senior mailako finala jokatzea falta zen, eta herritarrek eta klubak nahi bezela, Julen Loitegiren garaipena eta haren buruan txapela ikuste falta zen. Hala bada, Julen Loitegi txapelarekin egin da, txapelketa honetako hirugarren txapela lortu dugu Urnietaratzea, astigartarra den Oier Gurutzealde 40 - 20 menpean hartuz.
Horrela bada, berriro errepikatzea zaila izango dena lortu da, Gipuzkoako eskuz banakako trinkete txapelketako hiru maila ezberdinetako tituloak denboraldi berean irabaztea, senior, jubenil eta kadete mailan.
 
ZORIONAK bada pilotari handi hauei, Zorionak Urnietar pilotazale guztiei eta noski baita UKE klubari ere.
 
 
 
Imanol Odriozola eta Mikel Imaz txapela eta garaikurrekin            Julen Loitegi txapela eta garaikurrarekin.
GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETAKO HIRU TXAPELAK URNIETARA - Compartir en Tuenti GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETAKO HIRU TXAPELAK URNIETARA - Compartir en Facebook GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETAKO HIRU TXAPELAK URNIETARA - Compartir en Tweeter

[26/12/2013] GABONETAKO ESKUBALOI TXAPELKETA

ABENDUAK 30 ASTELEHENA, VI. GABONETAKO ESKUBALOI TXAPELKETA

Seigarren urtez jarraian, UKEko eskubaloi sailak, Gabonetako  Eskubaloi txapelketa prestatu du infantil eta kadete mailako taldeentzat. Herriko taldeez gain, Uharte (Nafarroa), Barakaldo (Bizkaia) y Ordizia (Gipuzkoa)ko taldeak izango dira gure artean.

Partiduak egun guztian zehar ospatuko dira, goizean 9etan hasi eta arratseko 20ak arte, bai udal kiroldegian baita frontoian ere; eta parte hartzaile guztientzat Egapeko Ikastolan izango da bazkaria.

Txapelketa honetako partiduez gain, aurten, benjamin eta alebin mailako gure Eskubaloi Eskolako txikiek beren partidua ere izango dute. Zumaiako Pulpoko taldeen aurka jokatuko dute 12:50etan kiroldegian alebinek, eta benjaminek herriko haurrez osaturiko taldeak elkarren aurka partidu ezberdinak jokatuko dituzten 15:15etan kiroldegian.

Egun guztian zehar, eta partiduak izango diren lekuetan, Eguberrietako saski zoragarri baten zozketan parte hartzeko boletoak salgai izango dituzue.

Eguna bukatzeko, kiroldegian Jubenik mailako mutilen partidua prestatu dugu, arratsaldeko 19:30etan izango da kiroldegian UKE-Usurbil eta UHARTEren arteko partidua izango da eta atsedenaldian txapelketako garaikur banaketa, parte hartzaile guztiei oroigarri bana eta Eguberritako saski zoragarri baten zozketa izango da.

Eskubaloi festa zoragarria izango delakoan gaude 2013. urteari agur esateko. 300 bat partehartzaile izango dira bertan eta UKEko eskubaloi ataleko partaideak asteak daramatzagu lanean egun hau handia izan dadin, eta Urnietarrak eta gainerako guztiak bertaratzera gonbidatzen zaituztegu.

Egunean zehar izango diren partiduen ordutegiak ikusteko,

KLIKATU HEMEN

GABONETAKO ESKUBALOI TXAPELKETA - Compartir en Tuenti GABONETAKO ESKUBALOI TXAPELKETA - Compartir en Facebook GABONETAKO ESKUBALOI TXAPELKETA - Compartir en Tweeter

[26/12/2013] UKE ESKUBALOIAK ORDEZKARI BAT EUSKADIKO SELEKZIOAN

INFANTIL MAILAKO EUSKADIKO SELEKZIOKO TALDEAN UKE ESKUBALOIAKO ORDEZKARI BAT IZANGO DA.

 

 

Infantil mailako Euskadiko selekzioak Bilbon izango du konzentrazioa abenduaren 26tik 30era, Asturiar lurraldean urtarrilaren 2tik 7ra izango den Espainiako txapelketarako prestatzeko. Bertan espainiar lurraldeko komunitate guztietako infantil, kadete eta jubenil mailako taldeak izango dira.

Euskadiko selekzioan, Urnieta K.E.ko infantil mailako Joseba Errazkin izango da aukeratutako 16ren artean. UKEko infantil mailako mutilen taldeak emandako denboraldi izugarria, (oraindik inork bere aurka garaipenik ez du lortu), eta ez da selekzionatzaileentzat ohargabean pasa, horrela ba, Joseba autatu dute Espainiako Txapelketarako.


1983. urtean Urnietako K.E sortu zenetik gizonezko eskubaloi talde batekin,- bere partiduak herriko frontoian jokatzen zituzten; eta arrez geroz, Urnietako herrian eskubaloiaren jarraitzaile kopurua gora joan da, eta ehundaka Urnietarrek izan dute kirol hau jokatzeko aukera.

 

Gaur egun, UKEko eskubaloiak bederatzi ekipo ditu federatuak eta baita sortu berri de alebin eta bejamin mailako haurren Eskubaloi eskola. Eskubaloiari lotuta, lanean diharduten jokalari, prestatzaile, eta UKE osatzen duten gainerako guztien lanaren ordaina dugu Joseba Euskadiko Selekziora deitua izana. Hemendik bada, gure zorionik eta zorterik onena opa diogu Josebari Txapelketarako.

UKE ESKUBALOIAK ORDEZKARI BAT EUSKADIKO SELEKZIOAN - Compartir en Tuenti UKE ESKUBALOIAK ORDEZKARI BAT EUSKADIKO SELEKZIOAN - Compartir en Facebook UKE ESKUBALOIAK ORDEZKARI BAT EUSKADIKO SELEKZIOAN - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 ... 14 | 15 | 16 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra