U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano

[25/11/2013] FUTBOL ESKOLAREN DENBORALDI HASIERA

Joan den igandean, azaroaren 24an, Urnietako kiroldegian futbol eskolaren 2013/2014 denboraldiari hasiera eman zitzaion. Gure futbol eskolako talde ezberdinak, Trintxerperen futbol eskolako taldeen aurka jokatu zituzten estreinekoz denboraldi honetako lehen partiduak. Bertan goiz polita bizi izan zuten beraien taldekide, entrenatzaile eta gogoz animatzen zituzten familiarteko guztiekin batean.


 

FUTBOL ESKOLAREN DENBORALDI HASIERA - Compartir en Tuenti FUTBOL ESKOLAREN DENBORALDI HASIERA - Compartir en Facebook FUTBOL ESKOLAREN DENBORALDI HASIERA - Compartir en Tweeter

[24/10/2013] JULEN LOITEGI MUNDIALEAN BRONTZEZKO DOMINAREN JABE

JULEN LOITEGI PILOTARI URNIETARRA, 22z AZPIKO MUNDUKO TRINKETE TXAPELKETAKO BRONTZEZKO DOMINAREKIN EGIN DA

JULEN LOITEGI MUNDIALEAN BRONTZEZKO DOMINAREN JABE - Compartir en Tuenti JULEN LOITEGI MUNDIALEAN BRONTZEZKO DOMINAREN JABE - Compartir en Facebook JULEN LOITEGI MUNDIALEAN BRONTZEZKO DOMINAREN JABE - Compartir en Tweeter

[16/10/2013] JULEN LOITEGI MUNDIALEKO FINALERDIETAN

UKEko pilotaria de Julen Loitegi, egun hauetan Uruguayn dugu, munduko 22z azpiko trinkete txapelketan eta dagoeneko finalerdietan sartzea lortu du.

Gehiago irakurri

JULEN LOITEGI MUNDIALEKO FINALERDIETAN  - Compartir en Tuenti JULEN LOITEGI MUNDIALEKO FINALERDIETAN  - Compartir en Facebook JULEN LOITEGI MUNDIALEKO FINALERDIETAN  - Compartir en Tweeter

[05/10/2013] JULEN LOITEGI MUNDIALERA

Julen Loitegi, UKEko pilotaria, egun gutxiren buruan Uruguayra bidean jarriko da, Munduko 22z azpiko Trinkete txapelketan parte hartzera, Espainiar Selekzioarekin.

Gehiago irakurri

 

JULEN LOITEGI MUNDIALERA - Compartir en Tuenti JULEN LOITEGI MUNDIALERA - Compartir en Facebook JULEN LOITEGI MUNDIALERA - Compartir en Tweeter

[20/06/2013] UKEren II. GARAGARDO AZOKA

Urnietako Kirol Elkarteak, datorren ekainaren 21 eta 22an II. garagardo azoka ospatuko du Urnietako Egape ikastolako eraikinean.

Ekainaren 21 ostirala, arratsaldeko 19:30etan emango zaio irekiera azokari, bertan aurtengo denboraldian Kopa txapeldun izan diren UKE futbol saileko Neskek jubenil taldea eta GRAVN torneoko pilotari txapeldunei omenaldi xume bat egingo zaielarik. 

 

Azoka, ostiralean 00:00ak arte irekita egongo da, eta larunbata 22an, eguerdiko 12:00etatik gaueko 00:00ak aldera arte.

Garagardo azoka honetan,  inportazioko garagardoak (beltza, gorria, horia eta gari-garagardoa) edan eta saltxitxak, lakoia eta txerri-ukondoa dastatu ahal izango dira.

Feria Egape ikastolako estalitako jolastokian egongo da eta Urnieta Kirol elkarteari laguntza eskaintzeko aukera ezin hobea da.

 

Anima zaitezte guztiak bertan parte hartzera, giro aparta eta jan edan aukera ederra izango dituzue bertan.

 

Animatu eta azaldu!!!

 

UKEren II. GARAGARDO AZOKA - Compartir en Tuenti UKEren II. GARAGARDO AZOKA - Compartir en Facebook UKEren II. GARAGARDO AZOKA - Compartir en Tweeter

[09/06/2013] INFANTIL AURREKO EMAKUMEZKO I. URNIETAKO FUTBOL TXAPELKETA

Joan del larubatean, ekainak 8, Urnietako polikiroldegian, I.Urnietako infantil-aurreko emakumezkoen txapelketa jokatu zen. Bertan Touring, Añorga, Aizkorri, Oiartzun, Tolosa eta Urnietako taldeak jokatu zuten, eta Añorgako neskak izan ziren txapelketako garaile. Goiz osoan zehar, bertaratutako jokalari, entrenatzaile, familiarteko eta lagunek partida sorta ederra ikusteko aukera izan genuen, eta txapelketaren amaieran Real Sociedad emakumezko taldeko Marina Agoües eta Nerea Gabirondok sari banaketa egin zuten eta partehartzaile eta bertaratutakoekin argazkiak egin zituzten. ZORIONAK hemendik, emakumezko futbolean aritu eta hau bultzatu eta laguntzen diharduzuten guzti guztiei, eta nola ez Añorgako futbol taldeko neskei ere ZORIONIK beroenak txapelketako garaipenagatik.

 

Añorga taldeko neskak, garaikurrarekine eta Errealeko

Marina eta Nerearekin.

Eguneko talde argazkia.Jokalari, entrenatzaile eta laguntzaileak.

UKEko neska-taldea, entrenatzaile eta

Errealeko emakume taldeko jokalariekin.

INFANTIL AURREKO EMAKUMEZKO I. URNIETAKO FUTBOL TXAPELKETA - Compartir en Tuenti INFANTIL AURREKO EMAKUMEZKO I. URNIETAKO FUTBOL TXAPELKETA - Compartir en Facebook INFANTIL AURREKO EMAKUMEZKO I. URNIETAKO FUTBOL TXAPELKETA - Compartir en Tweeter

[09/06/2013] UKE ESKUBALOIAKO DENBORALDI AMAIERA

Joan den larunbata, ekainak 8, Urnietako Oianume jatetxean eta afari eder batez, aurtengo eskubaloiko denboraldiari agurra eman genion, entrenatzaile, jokalari, familiarteko eta lagun guztiok bertan bildu ginerarik. Aurretik, arratsalde zoragarria pasa ahal izan genuen, eskubaloiko guraso, entrenatzaile, lagun eta iadanik jokalari izateari utzitako hainbat eta hainbat pertsonek, gaur egungo UKE eskubaloiako jokalarien aurka jokatutako partida ezberdinak ikusiaz.

 

Horrela bada, aurtengo 2012/2013 denboraldiari agur esan diogu, eta bertan bizitu izan ditugun hainbat momentu jasotzen dituen bideo zoragarri honen bitartez agurtzen zaituztegu, zuen gustoko izango delakoan.

GORA UKE!!!

 

http://www.youtube.com/watch?v=WpvolRFvMCc

UKE ESKUBALOIAKO DENBORALDI AMAIERA - Compartir en Tuenti UKE ESKUBALOIAKO DENBORALDI AMAIERA - Compartir en Facebook UKE ESKUBALOIAKO DENBORALDI AMAIERA - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 ... 14 | 15 | 16 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra