U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano

[17/03/2013] LARUNBATEAN KORRIKA URNIETAN

 

Datorren larunbatean KORRIKA 18, Urnietara iritsiko da. Hemendik deialdia zabaldu nahi dugu, guztiok bertara hurbildu zaitezten, eta URNIETAKO KIROL ELKARTEAK, bereganatu duen kilometro hori gurekin egin zezazuten.

 

Azken orduko aldaketarik ez bada, URNIETAKO KIROL ELKARTEAk lekukoa hartuko du Zabaleta auzoko semaforoan eta Xauxarreainoko bidea egingo du.

 

Horrela bada, gerturatu zaitezte datorren larunbata, martxoak 23, arratsaldeko 18:15ak aldera, eta ahal den neurrian elkarteko irudia daraman jantziekin bertaratu zaitezte.

 

 

Bertan nahi zaituztegu!!!

LARUNBATEAN KORRIKA URNIETAN - Compartir en Tuenti LARUNBATEAN KORRIKA URNIETAN - Compartir en Facebook LARUNBATEAN KORRIKA URNIETAN - Compartir en Tweeter

[14/03/2013] URNIETAKO KIROL ELKARTEA KORRIKAREN LAGUNTZAILE

 

 

URNIETA KIROL ELKARTEA KORRIKAREN LAGUNTZAILE

 

2013 urteko 18. KORRIKAREN edizio honek, martxoaren 14an Andoainen hasi eta Euskal Herriko leku ezberdinak zeharkatuz, 24an Baionan emango dio bukaera.

 

Datorren Martxoaren 23, larunbata igaroko da Urnieta herrian zehar, eta Urnietako hainbat ikastetxe, elkarte eta taldeek bere laguntza eman die.

 

Horrela ba, Urnietako Kirol Elkartetik, eta KORRIKAREN 18. edizioaren LAGUNTZAILE den aldetik, hemendik deialdia zabaltzen dizuete, Martxoaren 23 larunbata, 18:30ak inguruan KORRIKAREN etorrerarekin bat egin eta ibilbidearen zati batean parte har dezazuten.

 

 

Adi egon, datozen egunetan, hemendik zehaztasun gehiago zabalduko bait dugu.

 

Animatu denak KORRIKA eta Euskararekin bat egitera!!!!

URNIETAKO KIROL ELKARTEA KORRIKAREN LAGUNTZAILE - Compartir en Tuenti URNIETAKO KIROL ELKARTEA KORRIKAREN LAGUNTZAILE - Compartir en Facebook URNIETAKO KIROL ELKARTEA KORRIKAREN LAGUNTZAILE - Compartir en Tweeter

[09/03/2013] ASTE BURUKO ESKUBALOI PARTIDAK

 

Hirugarren postua eskura

Gipuzkoako Lurraldeko bigarren mailako hirugarren postua esku-eskura dute Urnieta Balerdi Harategia eskubaloi taldeko mutilek. Horretarako, baina, Pulpo taldea mendean hartu beharko dute larunbatean Urnietako kiroldegian arratsaldeko 19:00etan. Sailkapenean hirugarren da Zumaiko taldea; Urnietako seniorrak baina bi puntu gehiago besterik ez dute. Joaneko partidan garaipenak azken momentuan ihes egin, eta berdinketaren itzuli ziren etxera urnietarrak. Partida hartako arantza kendu nahi dute, eta bide batez, lan txukuna egin eta Elgoibarren utzitako irudia garbitu. Sailkapenean zumaiarren tokia hartuko lukete partida irabaziz gero. Fin ibili beharko dira horretarako, baina etxekoen babesak haien alde egitea espero dute.

Urnietako London School taldeko neskek Urdulizen jokatuko dute jardunaldi honi dagokion norgehiagoka, igandean, 11:30ean. Euskal Ligan eskarmentu handirik ez badute ere, lehiatzeko gogoz daude, eta aurkariak estutuz ziur dira emaitzak iritsiko direla. Jubenil dezenterekin bidaiatuko dute Urdulizera, bi puntuak etxera ekartzeko itxaropenarekin.

Azpiko kategoriei dagokienean, Jubenil nesken Urnieta HK hotela taldeak ez du partidarik jokatuko asteburuan, atsedena baitagokie. Kadete mutilen Urnieta HK hotelak, berriz, etxean jokatuko du Foru Aldundiko txapelketan dagokion partida, Elgoibarren aurka, larunbatean 15:15ean. Bi taldeak berdinduak daude sailkapenean. Urnieta Bosteko Jatetxea taldeko kadete neskek Errenteriara egingo dute bisita larunbat arratsaldean, 17:30ean, Ereintzaren talde indartsuaren kantxatik bi puntuak eramateko xedez. Urnieta Mecanizados Kamox kadete neskek, ordea, Eibarreko nesken aurka arituko dira larunbatean, 15:45ean. Hiru partida jokatuta, eta beste horrenbeste irabazita, Foru Aldundiko Torneoko lehenengo postuari eusten saiatuko dira. Infantil mutilen Urnieta Guria Kafetegia taldeari dagokionez, igandean eguerdiko 12etan jokatuko du Egiaren aurka, Urnietako kiroldegian. Urnieta Bosteko Jatetxea taldeko infantil neskek asteburu gogorra dute aurretik, bi partida jokatuko baitituzte. Larunbatean Oñatin jokatuko dute 12:15ean. Igande goizean ere lana izango dute: Legazpiren aurka atzeratutako partida jokatuko dute, 11:00etan. Azkenik, Urnieta Guria Kafetegiako infantil neskek Andoaingo Leitzaran taldearen bisita jasoko dute larunbatean eguerdiko 12etan. 

ASTE BURUKO ESKUBALOI PARTIDAK - Compartir en Tuenti ASTE BURUKO ESKUBALOI PARTIDAK - Compartir en Facebook ASTE BURUKO ESKUBALOI PARTIDAK - Compartir en Tweeter

[28/02/2013] ESKUBALOIKO PARTIDA GARRANTZIZKOAK ASTE BURUAN

 

Urnieta Balerdi Harategia taldeak Gipuzkoako Lurraldeko lehenengo mailara igotzeko lehian sartu nahi du, eta horretarako aukera polita dute ostiralean, 20:15ean Elgoibarren.

ELGOIBAR - URNIETA BALERDI HARATEGIA

 

Ez dute lan samurra izango, sailkapeneko liderraren etxera joan beharko baitute, Elgoibarrera. Igoera postuetatik puntu bakarrera daude Urnietako mutilak, eta garaipena lortuz gero gertuago ikusiko lukete  lehenengo hiru postuetan geratzeko aukera.

Bestetik, Urnieta London School senior emakumeek larunbatean Urnietako polikiroldegian jokatuko dute jardunaldi honi dagokion partida. Muskizeko taldea izango du aurrean, 18:30etan. Hasi berri dute ligako bigarren fasea     -partida bakarra jokatu dute oraingoz-, eta estreinako garaipena lortzen saiatuko dira. Etxekoen babesa izango dute horretarako. 

URNIETA LONDON SCHOOL - MUSKIZ

Azpiko kategoriei dagokienean, infantil nesken bi taldek larunbat goizean jokatuko dute Urnietan. Urnieta Bosteko Jatetxeak Pulpo Zumaiako taldearen aurka jokatu du, 10:45ean.          Partida hori amaitu ostean Urnieta Guria Kafetegia taldearen txanda izango da: Egia Bera Bera taldearen aurkako norgehiagoka jokatuko dute 12:00etan. Hauen aurretik 9:30etan Urnieta Guria Kafetegia Infantil mutilen txanda izango da Amenabar taldearen aurka. Kadete mutilei zein neskei atsedena dagokie asteburu honetan, eta ez dute partidarik jokatuko. Azkenik, Jubenil nesken Urnieta HK 10 hotela Ordizian du hitzordua, igandean 12:30ean.

ESKUBALOIKO PARTIDA GARRANTZIZKOAK ASTE BURUAN - Compartir en Tuenti ESKUBALOIKO PARTIDA GARRANTZIZKOAK ASTE BURUAN - Compartir en Facebook ESKUBALOIKO PARTIDA GARRANTZIZKOAK ASTE BURUAN - Compartir en Tweeter

[27/02/2013] LARUNBAT ARRATSALDEAN KIROLDEGIRA

LARUNBATA MARTXOAK 2, URNIETAKO POLIKIROLDEGIAN ZENBAIT PARTIDA INTERESAGARRI JOKATUKO DIRA.

FUTBOLA:

16:00etan   URNIETA K.E. - TRINTXERPE (Gizonezko gazteen maila)

17:45etan     URNIETA K.E. - BEHOBIA (Gizonezko afizionatu goren maila)

 

ESKUBALOIA:

18:30  UKE LONDON SCHOOL - MUSKIZ (Emakumezko Senior maila)

 

BERTAN NAHI ZAITUZTEGU!!!

 

LARUNBAT ARRATSALDEAN KIROLDEGIRA - Compartir en Tuenti LARUNBAT ARRATSALDEAN KIROLDEGIRA - Compartir en Facebook LARUNBAT ARRATSALDEAN KIROLDEGIRA - Compartir en Tweeter

[23/02/2013] ADI!!!

EGURALDI TXARRAGATIK, ASTE BURU HONTAKO ZENBAIT PARTIDA BERTAN BEHERA GELDITZEN DIRA.

 

ADI ORDUTEGIA ATALARI!!!!!

ADI!!! - Compartir en Tuenti ADI!!! - Compartir en Facebook ADI!!! - Compartir en Tweeter

[15/01/2013] Aste buruko eskubaloiko partiduen ordutegiak

Jubenilak

Neskak

HK10 H.-Eharialdea

larunbata

16:30

Seniorra

Neskak

LONDON S.-Usurbil

larunbata

18:30

 

Aste buruko eskubaloiko partiduen ordutegiak - Compartir en Tuenti Aste buruko eskubaloiko partiduen ordutegiak - Compartir en Facebook Aste buruko eskubaloiko partiduen ordutegiak - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 ... 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 ... 14 | 15 | 16 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra