U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano

[07/07/2016] UKE-ko EZ OHIKO BATZARRERAKO DEIALDIA

UKE-ko EZ OHIKO BATZARRERAKO DEIALDIA - Compartir en Tuenti UKE-ko EZ OHIKO BATZARRERAKO DEIALDIA - Compartir en Facebook UKE-ko EZ OHIKO BATZARRERAKO DEIALDIA - Compartir en Tweeter

[10/05/2016] UKE eskubaloiko jubenil neskak Federazioko txapelketan irabazle

UKEko eskubaloi sailean, Urnieta Quel Abogados-eko

jubenil neskek Federazio Trofeoa irabazi dute

 
Jardunaldi ona UKE eskubaloiko taldeentzat. Eskuratutako garaipenen artean, nabarmentzekoa jubenil nesken taldeak Ordiziaren aurka lortutakoa (23-18), honi esker Federazio Trofeoa irabaztea lortu baitute jardunaldi baten faltan. Partidaren lehenengo zatia berdindua izan zen arren, bigarrenean Andoni Ruizen eta John Sanchezen neskek defentsa egokitu zuten eta Irune Alcaide atezainaren geldiketei esker kontraerasora jokatu ahal izan zuten gol errenta eskuratzeko. Hortaz, irabazitako Kopa hurrengo jardunaldian jasoko dute Andoainen derbia jokatu aurretik. Zorionak hemendik!!!
 
 
 
UKE eskubaloiko jubenil neskak Federazioko txapelketan irabazle - Compartir en Tuenti UKE eskubaloiko jubenil neskak Federazioko txapelketan irabazle - Compartir en Facebook UKE eskubaloiko jubenil neskak Federazioko txapelketan irabazle - Compartir en Tweeter

[30/03/2016] ANDEBOLMANÍA 2016

Dagoeneko etxean ditugu UKEko eskubaloi saileko jokalari, prestatzaile, tekniko, laguntzaile eta familiartekoak Portugaleko Andebolmania 2016 txapelketatik bueltan. Nekatuta baina datorren urteko edizioari begira dagoeneko, pozik guztiak. 

Ikusi gehiago

ANDEBOLMANÍA 2016 - Compartir en Tuenti ANDEBOLMANÍA 2016 - Compartir en Facebook ANDEBOLMANÍA 2016 - Compartir en Tweeter

[17/03/2016] UKEko eskubaloi saila Portugalera doa

Datozen egunetan, UKEko eskubaloi saileko hainbat jokalari, prestatzaile, lagun eta familiartekok Portugaleko bidea hartuko dute hirugarren urtez jarraian, Andebolmania txapelketan  parte hartzeko.

Gehiago irakurri

 

Argazkian, 2015eko Andebolmanían parte hartu zuten

UKEko eskubaloi saileko partaideak

 

UKEko eskubaloi saila Portugalera doa - Compartir en Tuenti UKEko eskubaloi saila Portugalera doa - Compartir en Facebook UKEko eskubaloi saila Portugalera doa - Compartir en Tweeter

[07/03/2016] GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK, BIKOTEKA ERE

Iker Elgarresta eta Aitor Aldunberri kadete mailan, eta Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola lehen mailako seniorrak bezela, Oiarpe2 eta Pagazpe menpean  hartu ondoren 40-19ko markagailuaz, bi partiduetan, Gipuzkoako Trinkete txapelketako binakako txapelketan Txapeldun izendatu dira aste buruko honetan Iruran jokatu diren finaletan.

Txema Gonzalez, UKE pilota saileko prestatzailearen esanetan, denboraldi hasieratik zuen nahia eta ustea izan zen, Gipuzkoako txapelketan UKEko pilotariak lan bikaina egiteko gai zirela. Eta ez dute kalerik egin. Sei final jokatu dira eta hauetatik bostean txapela Urnietara etorri da.

Lan bikaina benetan, UKEko pilotariek probintziako txapelketan egin dutena, orain, gogor Euskal Herriko txapelketari heltzeko garaia iritsi da; hemen kontuak gogorragoak datozkigu...... Txema prestatzailearen esanetan.

 

 

Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola

 

Iker Elgarresta eta Aitor Aldunberri

GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK, BIKOTEKA ERE - Compartir en Tuenti GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK, BIKOTEKA ERE - Compartir en Facebook GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK, BIKOTEKA ERE - Compartir en Tweeter

[25/01/2016] URNIETARA, JOKOAN ZIREN LAU TXAPELETATIK HIRU

UKEko pilota saileko  arduradun den Txema Gonzalezen hitzetan, lan aparta gure lau pilotariek egin  dutena Gipuzkoako txapelketan, eskuz banakako trinketean. Lau txapela jokoan maila ezberdinetan eta hauetako hiru Urnietara etorri dira.

Gehiago irakurri

 

Zorionak hemendik lau pilotariei!!!

Ezkerretik eskubira, Julen Loitegi, Eñaut, Esnaola, Imanol Odriozola eta Aitor Aldunberri

 

URNIETARA, JOKOAN ZIREN LAU TXAPELETATIK HIRU - Compartir en Tuenti URNIETARA, JOKOAN ZIREN LAU TXAPELETATIK HIRU - Compartir en Facebook URNIETARA, JOKOAN ZIREN LAU TXAPELETATIK HIRU - Compartir en Tweeter

[11/01/2016] URNIETARRAK EUSKAL SELEKZIOAN PARTAIDE

Malen Morandeira infantila eta Joseba Errazkin kadetea, biak UKEko jokalariak, Almeriatik itzuli dira Euskadirekin selekzio autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa jokatu ostean. Biak primeran aritu dira txapelketa osoan zehar.

Infantil nesken selekzioa Espainiako Txapelketako final laurdenetarako sailkatu zen txapelketa Kopan hasi eta bertan finalerdietara iritsi ostean, bertan Valentziaren aurkan galduz. Jarraian, hirugarren postua lortzeko partida irabazi zuten Asturiasen aurka eta brontzezko domina eskuratu zuten.

Bestalde, kadete mutilek ezin izan ziren sailkatu Espainiako Txapelketarako baina Kopan finalerdietara iristea lortu zuten, bertan Gaztela-Mantxaren aurka galduz. Ondoren hirugarren postua eskuratzeko partidan Kantabria menderatu zuten.

Hortaz, esperientzia polita bi urnietarrentzat, maila handian jokatu dezaketela erakutsiz. Itzuleran, oso pozik agertu zen bakoitza bere brontzezko dominarekin. Bi jokalariak eskubaloi sailan egiten ari den lan handiaren fruitu dira. Eskubaloiak badu zeresana gure herrian. Zorionak!

 

URNIETARRAK EUSKAL SELEKZIOAN PARTAIDE - Compartir en Tuenti URNIETARRAK EUSKAL SELEKZIOAN PARTAIDE - Compartir en Facebook URNIETARRAK EUSKAL SELEKZIOAN PARTAIDE - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 | 4 ... 14 | 15 | 16 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra